Hydnellum compactum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum compactum P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum compactum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum compactum Bankeraceae familiako onddo espeziea da.[1] Zapore mikatza du, jateko txarra. Ez da oso ohikoa, eta babestu egin behar litzateke.
Sinonimoak: Calocon compactum, Hydnum compactum.
Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran subglobosoa, gero ganbila, amaieran laua edo pixka bat hondoratua erdian. Gaztetan okre-horixka kolorea du, ukitzean gorritu egiten dena, ondoren okre-oliba antzeko kolorea hartzen du eta bukaeran arre-marroia.
Himenioa: Ezten dekurrenteak, estu, hasieran zuriak, gero marroiak punta horixka kolorekoarekin.
Ezten dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, lodia, betea, sendoa, oinarrirantz mehetua, goialdean eztenez apaindua, arre-gorrixka kolorekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zuri-krema kolorekoa edo marroi zurbila kapelarena, eta arre-gorrixka oinarena. Hasieran zapore akrea du, gero mikatza.[2]
Etimologia: Compactum epitetoa latinetik dator, trinko esan nahi duen "compactus" hitzetik. Bere loditasunagatik.
Ez da jangarria.[3]
Hydnellum eta Sarcodon generoen arteko espeziea da. Hydnellum caeruleum delakoarekin nahas daiteke, honek oina hori-laranja kolorekoa du.[4]
Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Erdialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.