Hydnellum concrescens | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum concrescens Banker, 1906 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum concrescens | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum concrescens Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Hydnellum zonatum
Ez du sukalderako balio.
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Ertz izurtuarekin, erdigunea hondoratua eta irregularra, eta ezkata latzekin. Arre-herdoil kolorea du, eremu zirkular garbiekin, eta bere hazkunde-peridioa zurixka da, gero arre kolorekoa da ertz zurixkarekin.
Himenioa: Ezten mehez osatua, lehenik argia eta gero gorri-herdoil kolorekoa, punta grisaxkekin.
Hanka: 2 eta 3 cm bitartekoa, laburra, mehe samarra, iletsua,arre-herdoil kolorekoa.
Haragia: Kapelaren kolore berekoa; haritsua.[2]
Etimologia: Zonatum epitetoa latinetik dator, zerrenda, gerria, tira esan nahi duen "zona" hitzetik. Kapelaren gainean eremu zirkularrak dituelako.
Ez da jangarria.
Hydnellum generoan, identifikatzea erraza den espeziea da. Baliteke Hydnellum scrobiculatum delakoarekin nahastea, honek eremu zirkular gutxiago ditu.
Irailean eta azaroan. Basoetan. Urria, baina ateratzen den lekuetan ugaria.[3]
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.