Hygrocybe nigrescens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe nigrescens |
Hygrocybe nigrescens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea (urte askoan toxikotzat jo zuten)
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, gorria edo gorri-laranja kolorekoa, adinaren arabera hori zikineraino moteltzen da; konikoa, ia puntazorrotza, gero zabaldu egiten da titi oso markatu batekin, gainazal hezea du, haritsua, eta zahartzean eta edozein gauzarekin kontaktuan jartzen bada belztu egiten da.
Orriak: Zabal, lodiak, libreak, zurixkak edo hori zurbilak, zahartzean ertzetatik belztu egiten da.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, hauskorra, hori-limoi kolorekoa, marratua, ez da likatsua; kolore zurixkakoa izan ohi da, baina belztu egiten da, batez ere oinarrian.
Haragia: Mehea, hauskorra, gorria edo horixka kapelarena, zurixka oinarena.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Nigrescens epitetoa berriz latinetik dator, belztea, esan nahi duen "nigrescens" hitzetik. Belzteko duen joeragatik.
Garai batean pozoitsua zela uste zen, eta esan daiteke ez duela inolako sukaldaritza-baliorik.[3]
Hygrocybe conica delakoarekin, ia berdina da, baina hau txikiagoa da.[4]
Ekainaren amaieratik urria arte, larreetan, zelaietan eta baso hezeetan.[5]
Europa, Australia.