Hygrocybe quieta | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe quieta Singer, 1951 |
Basionimoa | Hygrophorus quietus |
Hygrocybe quieta Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskartzat hartzen den espeziea da, eta ez du inolako erakargarritasunik sukaldaritzarako.
Kapela: 2 eta 7 cm arteko diametrokoa, gaztetan kanpai itxurakoa, ondoren laua titi kamuts batekin, ilegabea edo fibrila fin batzuekin, hori-urre kolorekoa edo hori-laranjakoa.
Orriak: Lodiak, zabal, zabalak, izurtuak, sabeldunak eta itsatsiak. Kolore horixkakoak edo arrosa-laranjakoak.
Hanka: 2 - 6 x 0,5 - 1,5 cm-koa, barnehutsa, leuna, baina ez likatsua, konprimitua, hori-arrautza kolorekoa.
Haragia: Mehea, hori-limoi edo hori-laranja kolorekoa, zimitzen usain desatsegina du, Lactarius quietus gogorarazten du.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarria.[3]
Hygrocybe flavescens delakoarekin, baina honek ez du Lactarius quietus espeziearen usainik. Badira beste Hygrocybe horixka batzuk, eta horiekin nahas daiteke: Hygrocybe chlorophana, Hygrocybe constans, Hygrocybe aurantiosplendens, etab.[4]
Udazkeneko espeziea da, eta basoetako leku belartsuetan, belardietan eta larreetan ateratzen da.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Puerto Rico, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Txina, Kenya, Papua Ginea Berria, Australia.[6]