Inosperma adaequatum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inosperma |
Espeziea | Inosperma adaequatum Matheny & Esteve-Rav., 2019
|
Basionimoa | Agaricus adaequatus |
Inosperma adaequatum Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain txarra du.
Sinonimoak: Inocybe adaequata, Inocybe rhodiola, Inocybe jurana.
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, zuntz erradialekin markatua, hasieran konikoa edo kanpai itxurakoa, gero titi zabal bat osatuz zabaltzen da. Marroi-gorrixka edo marroi ilun kolorekoa, hozkadetan edo azalaren azpiko haragian, orban gorri-karmin edo purpura koloreko batzuk izaten ditu helduaroan. Azal lehorra. Perretxikoa heltzen denean ertza pitzatu egiten da.
Orriak: Estu, gris-okre kolorekoak, gero marroi-okre antzeko kolorekoak, ertz pixka bat argiagoarekin.
Hanka: Lodia eta irmoa, goian zurixka, erdian gris-more kolorea eta purpura kolorea oinarrian; fibrilosoa.
Haragia: Gorritu egiten da; zuri-arrosa kolorekoa kapelan eta purpura kolorekoa hankaren oinarrian; usain espermatikoa eta desatsegina du.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.
Ez da jangarria.[3]
Nahiz eta Inocybe guztiak sailkatzeko zailak izan, hau bereizten da, itxura sendoa eta usain espermatiko handia duelako
Udazkenean, erretxinadun basoetako soilguneetan. Ez da oso ohikoa.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Israel, Iran, Japonia.[5]