Inozibe zolaurdina | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inosperma |
Espeziea | Inosperma calamistratum |
Inozibe zolaurdina (Inocybe calamistrata edo Inosperma calamistratum) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria. Sindrome toxikoak eragin ditzakeela uste da.
Kapela: 4 eta 5 cm arteko diametrokoa. Lehenik kanpai itxurakoa, gero ganbila, eta azkenik zabaldu samarra, arre ilun-samar koloreko arantza tentez estalia, kapelaren kolorearen antzekoak.
Orriak: Nahikoa estu, txikiak, eskotatuak, bereizgarriak, kolore zurixkatik arre ilun samarrera pasatzen dira. Ertzak zurixkak eta zerra formakoak dituzte.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Luzea, zurruna, larrukara, ezkatatsua, arrexka, eta oinarrian urdin-berdexka kolore bereizgarri batekin.
Haragia: Kapelarena zurixka da, baina gorritu egiten da. Usain sendo eta atsegina du, frutarena edo erretxinarena. Oinaren oinarriko haragia urdin-berdexka da.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Calamistrata epitetoa latinetik dator eta burdinaz kizkurtua esan nahi duen "Calamistrata" hitzetik. Gorantz biribildutako ezkatengatik.
Ez da jangarria. Inocybe guztiak bezala susmagarria, espezie pozoitsu ugari dituen generoa da hau.[3]
Inocybe cervicolor delakoarekin nahas daiteke, honek oinean ez du ezkatarik eta oinaren oinarrian ez da egoten urdin-berdexkaz koloreztatua.[4]
Udan eta udazkenean, pinu eta izeien basoetako lurrean. Bakanagoa da hostozabaletan.[5]
Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.