Izarputz gorriska | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Geastrales |
Familia | Geastraceae |
Generoa | Geastrum |
Espeziea | Geastrum rufescens Pers., 1794 |
Izarputz gorriska, izarputz gorrixka edo lurrizar gorriska (Geastrum rufescens edo Geastrum vulgatum) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Nahiko arrunta Euskal Herrian.
Karpoforoa: Ez da higroskopikoa, hasieran hipogeoa, hau da, lurrazpikoa eta esferikoa, gero exoperidioa edo kanpoko geruza 5-8 puntako izar-forman irekitzen da. 4 cm-ko diametrokoa. Hasieran, exoperidioa beix zurbil kolorekoa da eta mamitsu samarra, zahartzean ilundu egiten da, eta haragia zimeldu egiten zaio. Izarraren erdialdean endoperidio marroi-krema kolorekoa dago, globo formakoa, barruan masa harro bat edo gleba du, kapilizioak eta esporek osatua, goiko aldean, peristomak inguratutako zulo edo ostiolo bat du, finbriatua eta mugatu gabea da, eta hortik ateratzen dira esporak heldu ondoren. Barrualdean, endoperidioa eta exoperidioa (izarren besoak) zuzenean elkartzen dira, oin baten beharrik gabe.[2]
Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Fibriatum epitetoa latinetik dator, zerrendekin esan nahi duen "finbriatus" hitzetik.
Ez da jangarria.[3]
Geastrum vulgatum edo rufescens delakoarekin nahas liteke, honengandik bereizten da txikiagoa izateagatik eta exoperidioan inolako kolore gorrixkarik ez izateagatik.[4]
Urte osoan hazten da, koniferoetan, hostozabaletan eta larreetan.[5]
Asia, Europa, Amerika.