Izarputz hirukoitza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Geastrales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Geastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Geastrum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Geastrum triplex Jungh., 1840 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Izarputz hirukoitza (Geastrum triplex) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea. Ezin da jan.
Sinonimoa: Geaster Triplex.
Karpoforoa: 3 eta 8 cm artekoa, lehenengo itxita, tipula arreska baten itxurakoa, ondoren irekita, oso ondo bereizten dira peridioko hiru geruzak (exoperidioa, mesoperidioa, endoperidioa), ezaugarriek izena eman diote.
Exoperidioa: Karpoforoaren kanpoaldeari dagokio eta bi heren besoetan zatituta dago eta triangeluar forma dute gutxi gorabehera, kurbatuak, higroskopikoak ez, laziniak deitzen zaie, 5etik 7 puntarako izar baten antza dute.
Mesoperidioa: Geruza mamitsu arre-horia edo arre-gorrixka azpiko geruzatik bereizten den lekuan agertzen da, sarritan lerro zirkular samar baten arabera apurtzen da, lepoko moduko bat sortuz.
Endoperidioa: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, sesila, subglobosoa, mintzezkoa, bere kolorea gris-arretik arre-kremara aldatzen da. Peristomak kono-forma du, gutxi gorabehera mugatua, finbrilatua, fin ildaskatua, aureola batez inguratua.[2]
Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Triplex epitetoa berriz latinetik dator, hirukoitza esan nahi duen "triplex" hitzetik. Peridioan dituen hiru geruzengatik.
Ez da jangarria.[3]
Mesoperidioari erreparatuz gero, zaila da genero bereko beste espezie batzuekin nahastea.[4]
Udan eta udazkenean, baso ilun eta beroetako lurzoru hareatsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]
Asia, Europa, Afrika, Ipar Amerika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Australia, Zeelanda Berria.