Kanpaitxo errotaria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena galericulata Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus galericulatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kanpaitxo errotaria (Mycena galericulata) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina toxikotasuna ez izan arren (Mycena pura eta Mycena rosea delakoek badute), haragiaren kalitatea txarra da.
Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa. Malgua, erradialki zimurtua, hasieran kanpai itxurakoa, gero pixkanaka ireki egiten da, ertzak altxatu egiten dira, erdialdean titi bat duela, gris-arre edo arre-lehoi kolorekoa. Ertza ildaskatua.
Orriak: Zabal, lehenengo zuri-grisaxkak, gero arrosak, zahartzean zain askorekin.
Hanka: 2 eta 7 cm arteko luzerakoa, arrexka, zurruna, zaila.
Haragia: Tentea, Irin usain eta zaporekoa.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Galericulata epitetoa ere latinetik dator, "galericulum" hitzetik, txapela, birreta, esan nahi du. Kapelaren formagatik.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahastezina. Titidun kapelak, arrexka koloreak, erradialki zimurtsua eta bere malgutasunak; orriak lehenik grisaxkak, gero arrosak, eta irin usainak, espezie hau sailkatzen laguntzen dute.[4]
Sarritan aurki daiteke udaberritik udazkenera arte, hostozabalen motzondoetan.[5]
Mundu osoan.