Kapar (onddoa)

Kapar terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kapar»
Kaparra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaRhizinaceae
GeneroaRhizina
Espeziea Rhizina undulata
Fr., 1815

Kaparra (Rhizina undulata edo Rhizina inflata) Rhizinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Interes zientifikoa, besterik ez du, gastronomikorik ez du.

Kapela: Fruktifikazio sesila, 3 eta 15 cm bitartekoa, kanpoko azala marroia, leuna, matea edo distiratsua du. Izurtzen den forma lau samarra du, eta kuxin txiki batzuk eratzen ditu lurrean edo goroldiotan. Ertza izurtua, tolesduna eta zurixka du gaztetan. Barruko aldea horixka edo okre kolorekoa du, eta lurraren gainazalean finkatzen diren errizoma adarkatu ugari ditu.

Hanka: Ez du oinik.

Haragia: Kolore marroi argia du, mehea, harroa, zahartzean larrukara bihurtzen da.[2]

Etimologia: Rhizina terminoa grekotik dator, erroa esan nahi duen "rhiza" hitzaren txikigarritik. Inflata epitetoa berriz latinetik dator, puztuta, esan nahi duen "inflatus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pachyella violaceonigra delakoarekin, hau ere lurrari itsatsita egoten da, baina mamitsuagoa eta hauskorragoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, koniferoen basoetan, karedun lurretan eta sarritan erreta daudenetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea, Afrikako hegoaldea, Australia.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 740 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 538 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 685 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 328 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]