Katilu ilun

Katilu iluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaOtidea
Espeziea Otidea cochleata
Fuckel, 1870
BasionimoaPeziza cochleata

Katilu iluna (Otidea cochleata) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra.

Sinonimoa: Otidea umbrina, Peziza umbrina.

Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko altuerakoa, hasieran ia globo itxurakoa, gero irregularki uhindua, arraildu samarra eta kanpoaldetik pixka bat zimurtua, oin labur bat izan dezake eta okre-arretik okre ilunera doan kolorea.[2]

Etimologia: Otidea terminoa grekotik dator, belarrien antza duten perretxikoendako. Cochleata epitetoa, barraskiloaren forma zimurtuagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait autorek uste dute, Otidea umbrina, Otidea cochleata delakoaren sinonimoa dela, oso antzekoak dira. Otidea alutacea delakoarekin nahas daiteke, honek kolore horixkagoa du. Otidea bufonia espeziearekin ere bai, honek tonalitate gorrixkak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean ugaria da basoetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 754 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 546 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 553 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]