Katilu marroi-oliba | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza phyllogena Cooke, 1877 |
Katilu marroi-oliba (Peziza phyllogena) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gutxi estimatutako jangarria.
Sinonimoak: Galactinia olivacea, Peziza badioconfusa.
Errezeptakulua: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Ez du oinik, eta hasieran forma arraroa du, globo itxurakoa eta kupiliformea geroago, azkenean deformatu egiten da eta ingerada irregularrarekin, kurbatua eta izurtua. Bai barruko aldean bai kanpokoan, bere kolore orokorra gorri-oliba da, gaztetan berdexka kolore gehiago du eta zahartzean gorrixka gehiago.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Badioconfusa epitetoa, Peziza badia delakoarekin nahasten delako?
Jangarria da, baina gutxi estimatua.[3]
Peziza badia delakoarekin nahasten da, hau udan eta udazkenean ateratzen da.
Udaberriaren hasieratik aurki daiteke eta udara arte iristen den espezie goiztiarra da. Mota guztietako basoetan.[4]
Europa, Ipar Amerika, Islandia, Errusia, Japonia.