Katilu marroi haundia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza repanda Pers., 1808 |
Katilu marroi haundia (Peziza repanda) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Kozinatu ondoren jan daiteke, baina baliorik gabea da.
Karpoforoa: 2 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, oinik gabe, kopa itxuran, ertza uhindua duela. Barruko aldea okre kolorekoa, ilun samarra; kanpoko aldea kolore berekoa hezea dagoenean, argiagoa, zuriraino, lehortzen doan heinean.
Haragia: Kolore zurikoa edo hurraren kolore zurbilekoa.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Repanda epitetoa berriz latinetik dator, goialdean eta barrurantz tolestuta, esan nahi duen "repandus" hitzetik. Bere formagatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Peziza arvernensis delakoarekin, pagoen azpian atera ohi dena. Baita, Peziza varia, Peziza cerea eta Peziza micropus espezieekin ere.[4]
Udaberrian eta udazkenean, multzo handietan, lurperatutako zur degradatuetan, zerrautsetan edo zelulosa dagoen edozein lekutan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Australia, Zeelanda Berria.