Katilu ubeliluna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza praetervisa Bres., 1897 |
Katilu ubeliluna (Peziza praetervisa) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi urria, hauskorra eta kalitate gastronomiko gutxikoa duenez, ez da egokia sukalderako.
Karpoforoa: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran oin gabeko kopa formarekin, gero ireki eta zabaldu egiten da, izurtu samarra.
Himenioa: Ale gazteen kolorea more iluna da, eta, garatzen direnean, more-arrexka kolorekoa bihurtzen da. Kanpoko aldea zertxobait argiagoa da.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik
Ez du sukalderako balio.[3]
Peziza violacea delakoarekin nahas daiteke.
Urte osoan. Normalean, taldeak osatuz sua egondako hondarretan, baina ez bakarrik.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Japonia, Australia.