Katilu zaintsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Disciotis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Disciotis venosa Arnould, 1893 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Disciotis venosa fruiting body (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Peziza venosa | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Katilu zaintsua (Disciotis venosa) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jan daitekeen espeziea da, kloro edo lixiba usaina desagertu egiten baita egosten denean, eta beharrezkoa da gordinik toxikoa izan daitekeelako.
Apotezioa: 15 cm arteko diametroa duen kopa itxurako bat. Ertz lobulatua du, heltzean izurtua eta gaztetan kurbatua. Arre koloreko himenioa, argiagoa edo ilunagoa eta erditik hasita tolesturaz ildaskatua. Kanpoko aldea zurixka edo okre samarra eta pixka bat furfurazeoa[2].
Hanka: Laburra, 1 cm artekoa, lodia eta sustrai itxurakoa.
Haragia: Mehea, hauskorra eta zukutsua. Lixiba usain bereizgarria du eta zapore gozoa.[3]
Etimologia: Disciotis hitzak belarri itxurako diskoa esan nahi du. Venosa epitetoa latinetik dator, zaintsua esan nahi duen "venosus" hitzetik. Zainak dituelako.
Jateko ona, kloro usaina izan arren, egostean desagertu egiten da.[4]
Beste Peziza batzuetatik erraz bereizten da, bere tolesturak eta usainagatik.[5]
Udaberriaren hasieran agertzen da. Ibai eta erreka bazterretako leku belartsuetan eta hezeetan hazten da. Morchella esculenta perretxikoarekin batera agertzen da.[6]
Ipar Amerika, Europa.