Kimo adarzuria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Xylariales |
Familia | Xylariaceae |
Generoa | Xylaria |
Espeziea | Xylaria hypoxylon Grev., 1824 |
Basionimoa | Clavaria hypoxylon |
Kimo adarzuria (Xylaria hypoxylon) Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik. Haragi oso urria eta ez oso nabarmena.
Fruktifikazioa: Adartsua edo klabiformea da, oro har, ezagunena den konidioforoa forman aurkitzen da, horrela agertzen denean, goialdean klabula zuri bat balitz bezala aurkezten da, adarkatu samarra, adar formakoa; kolore zuria, konidioek osatutako haustxoa da. Fase edo forma heldu edo perfektuan, klabula beltz eta pikortsu bat bezala aurkezten da (forma askogenoa), eta kanpoko puntetan, peritezio beltz ugari eta txikiak darama, eta 8 espora arte gordetzen ditu.
Hanka: Gorputz fruktiferoaren luzapena da, ikatz beltzaren kolorekoa, zilindrikoa edo konprimitua, errekurbatua edo tolestatua.[2]
Etimologia: Hypoxilon epitetoa grekotik dator, azpian, esan nahi duen "hypo" hitzetik eta egurra esan nahi duen "xylon" hitzetik. Ia egurrezkoa esan nahi du.
Ez da jangarria.[3]
Ez da erraza nahastea. Forma helduan, Xylaria longipes delakoaren antza du, baina hau lodiagoa da, eta ondo bereizten dira oina eta gorputz fruktiferoa. [4]
Urte osoan. Hostozabalen zur hiletan, batez ere pagoetan eta haritzetan; oso gutxitan koniferoetan. Ohikoa.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]