Kimo formanitza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Xylariales |
Familia | Xylariaceae |
Generoa | Xylaria |
Espeziea | Xylaria polymorpha Grev., 1824 |
Basionimoa | Sphaeria polymorpha |
Kimo formanitza (Xylaria polymorpha) Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gogorra du, ez du sukaldaritzarako balio. «Hildakoaren hatzak» bezala ezagutzen da.
Fruktifikazioa: 3 - 6 x 1 - 2 (3) cm-koak, tenteak, zilindriko-elipsoidetik klabiformera, baina beti oso deformatuak, hatz deformatuen antzeko itxurakoak, buruaren azala oso zimurra du eta ukitzean latza da, goian biribildua eta marroi beltzaxkatik erabat beltzera.
Hanka: Oso laburra, baina bereizia eta beltza,
Haragia: Gogorra, solidoa, barrutik zuria, luzetara ebakitzen badugu, erdiko ardatz baten inguruan antolatuta dagoela ikusiko dugu, galburuen antolaketa gogorarazten du, halaber, peritezioen barrunbe beltz txikiak ikusten dira.[2]
Etimologia: Polymorpha epitetoak, forma asko, esan nahi du.
Sukaldaritzarako ez du balio.
Xylaria longipe delakoarekin nahas daiteke, askoz estilizatuagoa eta sendotasun gutxiagokoa.
Udan eta udazkenean, hostozabalen egurretan batez ere pagoetan eta haritzetan.
Mundu osoa.
Autoritate kontrola |
|
---|