Klitozibe beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pseudoclitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pseudoclitocybe cyathiformis Singer, 1956 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cyathiformis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Klitozibe beltza (Pseudoclitocybe cyathiformis) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria.
Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, erabat hondoratua kopa formarekin, higrofanoa, ertza mehea, biribilkatuta. Kolorea arre-grisaxka edo marroi iluna du, denbora lehorrarekin argiagoa, eta gainazala leuna eta glabroa.
Orriak: Dekurrenteak dira, eta kolore zuri-errauts kolorekoak, ez oso estu.
Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Altua, haritsua, elastikoa, betea, orrien kolorekoa, baina zuntzexka ilunagoekin, eta oinarrian mizelio zuriaren arrastoak izaten ditu.
Haragia: Mehea, elastikoa, grisaxka, zapore leunekoa eta almendra mingots usain ahulekoa.[2]
Etimologia: Cyathiformis epitetoa grekotik dator, kopa esan nahi duen "kyathos" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.
Jangarria, baina sukaldaritzan balio gutxikoa.[3]
Pseudoclitocybe expallens espeziearekin, baina hau txikiagoa eta zurbilagoa da. Clitocybe suaveolens delakoarekin, honek anis usain atsegina du. Clitocybe brumalis perretxikoarekin ere bai, honek erretxinadun basoetan irteten du eta sendotasun meheagoa du eta kolore gris uniformea.[4]
Udazkenean ondo sartu eta gero ikusten da, leku belartsuetan, basoko belarretan, baso ertzetan eta bideetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.