Kolibia lingirdatsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Physalacriaceae |
Generoa | Oudemansiella |
Espeziea | Oudemansiella mucida Höhn., 1910 |
Kolibia lingirdatsua (Oudemansiella mucida edo Mucidula mucida) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da. Dirudienez, espezie honekin egin diren kultiboekin larruazaleko onddo parasitoen aurka erabiltzen den antibiotiko bat lortu dute Errusian.
Edertasun handiko perretxikoa da, bai zuri distiratsu eta likatsuagatik, bai gardentasunagatik. Argazkilarien perretxiko gogokoenetako bat da.
Kapela: 2 eta 10 cm arteko diametrokoa. Hasieran sabel itxurakoa, gero ganbila. Gaztetan kolore gris zurbila edo gris-krema du, heltzen denean, erabat zuria eta zeharrargia da. Azala oso likatsua du, lirdingatsua leuna edo zimurrekin.
Orriak: Zuriak, zabal, lodiak, itsatsiak, tartekatuta orritxoak.
Hanka: Zuria, zuntzuna, okertua, oinarrirantz pixka bat loditua. Eraztun txiki bat du, goian eta mehea.
Haragia: Mehea, zuria, hezetasunarekin zeharrargia. Usain eta zapore leunekoa.[1]
Etimologia: Oudemansiella hitza Corneille Antoine Jean Abrahan Oudemans mikologoaren omenez eman zitzaion. Mucida epitetoa latinetik dator, “mucus” hitzetik, mukositatea esan nahi du. Bere gainazal likatsuagatik.
Jangarria. Sukaldaritzako interesik gabea, bere biskositate eta okelaren urritasunagatik.[2]
Ez du antzekorik.[3]
Udazkenean eta neguan aurkitzen da, bakarrik edo talde txikitan, pago enbor zaharretan.[4]
Europako onddo endemikoa da. Japonia, Hego Korea, Txina, Taiwan, Borneo, Hego-ekialdeko Asia, Errusia, Kaukasia, Brasil eta Ameriketako Estatu Batuak.[5]