Konozibe samurra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Conocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Conocybe tenera Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus tener | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Konozibe samurra (Conocybe tenera) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, mehea eta mintzezkoa, forma koniko-kanpai itxurakoa du, gero zabaldu egiten da eta titi bat darama. Oso higrofanoa da eta ertzak ildaskatuak ditu, arre-lehoi kolorekoa, hezetasunarekin ilunagoa eta eguraldi lehorrean zurbildu egiten da.
Orriak: Itsatsiak, ia libreak, estuak eta krema-kanela kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Mehea, luzea eta fistulosoa, hasieran zurixka eta gero okre-horixka kolorekoa. Fin ildaskatua luzetara, eta pruina du goialdean.
Haragia: Mehea, hauskorra eta gorrixka, usain nabarmenik gabea eta zapore gozo samarrekoa.[2]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen "cybe" hitzetik. Tenera epitetoa berriz latinetik dator, samurra, delikatua, leuna esan nahi duen "tenera" hitzetik
Ez da jangarria
Semiglobata aldaerak globo-erdi formako kapela du, kolore motelak eta espora handiak. Nekez bereiz daitezken antzeko perretxiko talde handi samarreko bat da.
Udaberrian eta udazkenean, belardietan eta lorategietan, bideen ertzetan, larreetan eta abarretan.[3]
Mundu osoa.