Kukuma | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita ovoidea | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus ovoideus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kukuma (Amanita ovoidea) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea.[1]
Erdipurdiko jangarria, baina ez kontsumitzea hobe dena, Amanita zuri hilgarriekin nahas daitekeelako.
Agaricus ovoideus Bull., Herbier de la France 8: t. 364 (1812)
Amanita alba Pers., Traité sur les Champignons Comestibles: 177 (1818)
Amidella ovoidea (Bull.) E.-J. Gilbert, Iconographia Mycologica 27: 77 (1940)
Kapela: 10 eta 20 cm arteko diametrokoa, zuri garbia, hasieran forma esferikoa edo oboidea du, gero ganbila eta azkenean ia laua, lodia, baita ertzean ere. Azal distiratsukoa edo likatsu samarrekoa eguraldi hezean, bolba hondarrik gabe.
Orriak: Zuriak, estu, desberdinak, oinaren ondoan biribilduak,
Hanka: 8 - 15 x 2 - 5 cm-koa, zuria, zilindrikoa edo zerbait lodituta oinarrian, flokosoa edo pruinaduna, eraztun irintsu batekin, ukitzean merengea bezala hatzetan itsatsita geratzen dena, bolba zabala, altua, mintzezkoa, zuria edo hori-okrea, beste perretxiko dena zuria denez nabarmen ikusten da.
Haragia: Zuria, lodia, sendoa, usain ahulekoa eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Ovoidea epitetoa latinetik dator, arrautza formakoa esan nahi duen "ovoideus" hitzetik. Gaztetan duen itxuragatik.
Jangarria, ez oso zaporetsua.[3]
Amanita solitaria delakoarekin, baina honek bolba itsatsia, galkorra eta irintsua du.[4]
Urrian eta azaroan, koniferetan eta hostoerorkorretan. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]
Europa, Japonia, Krimea, Ekialde Hurbila, Kaukasia.