Kukumelo ezkatagris

Kukumelo ezkatagrisa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita ceciliae
Bas, 1984
BasionimoaAgaricus ceciliae
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo ezkatagrisa (Amanita ceciliae) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Jangarria da, baina ez da gomendatzen kontsumitzea, Amanita toxikoen antza duelako. Espezie handia da, oro har 20 cm baino gehiagoko altuera du, erraz ezagutzen da bolbaren kolore gris ilunagatik eta kapelan honen hondarrak dituelako.

Sinonimoak: Agaricus solitarius subsp.* strangulatus, Agaricus ceciliae, Pseudofarinaceus strangulatus, Amanitopsis ceciliae, Amanita inaurata, Amanita strangulata, Amanitopsis inaurata.

Kapela: 10 eta 15 cm arteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, ondoren kanpai itxurakoa eta ganbila, azkenik nahiko laua eta erdian titi batekin. Grisaxka eta limoi-horiaren arteko kolorekoa du. Ertza gogor ildaskatua. Azala bolbako hondakin handiz eta ugariz estalita dago (errezel orokorra).

Orriak: Libreak, estu, sabeldun samarrak, zurixkak, heldutasunera iristean tonu grisak edo kremak hartzen dituzte.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 12 - 20 x 1,5 - 3 cm-koa, zuri-arrexka-grisaxka, liraina, lehenik beteta, gero barnehutsa, oinarrian puztuta, gainazala maluta marroi edo grisez josita dauka, eta itxura nabarra hartzen du. Ez du eraztunik (errezel partziala). Bolba errauts-gris kolorekoa da, oinarrian zorro bat bezala, baina trinkotasun bigun eta hauskorrekoa.

Haragia: Hauskorra, grisaxka, usain eta zapore bereizgarririk gabea.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Strangulata epitetoa, ziurrenik oinean eraztun antzeko ugari dituelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, vaginata taldeko Amanita guztiak bezala. Hala ere, ez da kontsumitu behar gordinik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen ezaugarriak: eraztun gabea, bolba-hondar handiak kapelan, ildaska nabarmenak ertzean, eta oin apur bat flokosoak, ia nahastezina egiten dute.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Aljeria, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Taiwan, Hego Korea, Vietnam.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 471 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 304 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 288 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Amanita ceciliae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]