Kukumelo ilun-horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita battarrae Bon, 1985 |
Basionimoa | Amanitopsis vaginata var. battarrae |
Kukumelo ilun-horia (Amanita battarrae) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko modukoa izan daiteke, baldin eta gordinik jaten ez bada. Antzeko espezie toxikoak daude.
Sinonimoa: Amanita umbrinolutea.
Kapela: 10 eta 14 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai-itxurakoa, gero zabaldu egiten da eta azkenean ia laua erdian titu txiki batekin. Ertza oso ildaskatua da eta itzal-horixka kolorekoa. Marroi-berdexka izan daiteke, eta ilunagoa titian eta argiagoa ertzean. Ildaskak amaitzean, koroa zirkular ilun bat du, eta denbora hezean nabarmenagoa.
Orriak: Libreak, estu, desberdinak, zuriak, batzuetan ertzean beltzez punteatuak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Altua, hauskorra, zurixka, gris-marroi koloreko malutekin edo ezkatekin. Ez du itxurazko eraztunik Amanitopsis guztiek bezala.
Bolba: Mintzezkoa, lodia eta zorro luze bat da, zuri-krema kolorekoa da, eta goiko aldean bi edo hiru lobulutan irekitzen da, hasieran zuriak eta gero arrosakarak.
Haragia: Mehe samarra, zurixka, usain eta zapore gutxikoak, baina atseginak. [2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Umbrinolutea epitetoa latinetik dator, arrea esan nahi duen "umbrinus" hitzetik eta horia esan nahi duen "luteus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jateko ona da, baina hauskorra, eta ez da gordinik jan behar.[3]
Fuscolivacea aldaerak ez du kapelan espezie tipoan ezaugarri den koroa eta mendiko izeien azpian ateratzen da. [4]
Udaberritik udazkenera agertzen da, batez ere izeien eta antzeko espezien azpian, baita txilardietan, larreetan eta hostozabalen basoetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.