Kukumelo laranja

Kukumelo laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita crocea
Singer, 1951
BasionimoaAmanita vaginata var. crocea
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo laranja (Amanita crocea) zapore oneko perretxiko jangarria da. Hala ere, aurretik prestatu egin behar da, toxikoa baita gordinik.[1]

Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa, parabolikoa, gero ganbil-zabaldua. Ertz mehea, ildaskatua, biribildua, kapelaren kolore berekoa edo zurbilagoa. Azala bereiz daiteke, bolba hondarrik gabe, hori-gorrixka, uniformea edo laranja-lehoi kolorekoa.

Orriak: Zuriak edo kremak, libreak eta desberdinak, orritxoak daudelako.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 - 13 x 1 - 2 cm-koa, liraina, banangarria, erraboilduna ez, eraztunik gabea, behetik gora mehetua, orrien azpitik ildaskatua, sigi-sagako kotoi itxurako ezkata moduko batzuez estalita, bolba estua, garaia, zorro itxurakoa, mintzezkoa, zaila, kanpoaldetik zuria eta krema-laranja zurbila barruko aldean.

Haragia: Zuria, mehea, biguna, laranja kolorekoa azalaren azpian, zapore leunekoa eta usain ahulekoa.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste asan nahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Crocea epitetoa berriz latinetik dator, "croceus" hitzetik, hau da, azafrai koloretik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona; ez jan inoiz gordinik, egoera honetan toxikoa baita. Gutxienez 30 minutuz egosi behar dira.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita fulva delakoarekin, baina honek ez ditu sigi-sagako ezkata mailakaturik, eta kapela herdoil-lehoi kolorekoa du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostoerorkorren basoetan ohikoa, bakanagoa koniferen artean.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, mendebaldeko Asia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 178 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 306 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 290 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 29 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]