Kukumelo marroiska | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita fulva | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kukumelo marroiska (Amanita fulva) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Ondo prestatuta jan behar da, inoiz ez gordinik edo erdi gordinik. Ez da kalitate handikoa, ez da oso haragitsua eta ez da oso ugaria.
Kapela: 4 eta 7 cm arteko diametrokoa, gorri-lehoi kolore eder batekoa; kono kamuts formakoa, gero ganbila edo laua erdian titi txiki batekin. Azal hezea eta distiratsua, ertz ildaskatua.
Orriak: Libreak, zurixkak edo zurbilak, ez oso estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak
Hanka: Barnehutsa, zurixka lehoi koloreko tinduekin, luzea eta liraina, flokosoa eta apur bat nabarra. Bolba zabala, altua, zuria, zati batzuk gorrixkak ditu, kapelaren kolorekoak,
Haragia: Zuria edo zertxobait koloreztatua, mehea eta hauskorra; zapore leunekoa eta usain hautemanezinekoa.[3]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Fulva epitetoa latinetik dator, "fulvus" hitzetik, hau da, hori-gorrixkatik. Bere koloreagatik.
Zapore atsegineko jangarria, ez da oso mamitsua eta ugaria ere ez; sukaldaritzarako balio gutxikotzat jotzen da.[4]
Amanita crocea delakoarekin, baina hau handiagoa da, bere kapela laranja kolorekoa da, eta bolba erabat zuria du.[5]
Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.[6]
Europa, Ipar Afrika, Mendebaldeko Asia.