Laccaria bicolor | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hydnangiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Laccaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Laccaria bicolor P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Laccaria laccata var. bicolor | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Laccaria bicolor Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Laccaria farinacea
Ez da toxikoa, baina bere haragia kalitate kaskarrekoa da.
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; ganbil-laua, erdialdean zertxobait hondoratua; kolore okre-arrexka du eta azala ezkatatsua.
Orriak: Lodiak, arrosa-haragi kolorekoak.
Hanka: Oro har, liraina da, luzetara haritsua, kapelaren kolore berekoa, oinarria izan ezik, kolore moreko kotoi eremu bat baitu.
Haragia: Morea oinaren oinarrian.[2]
Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.
Jangarri kaskarra.[3]
Laccaria bicolor delakoarekin, honek ere oinaren oinarria amatista kolorekoa du, baina orri moreak ditu ez arrosa kolorekoak.
Udazkenean basoetan. Ugaria da.[4]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Txile..