Lactarius acris | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius acris Gray, 1821 |
Lactarius acris Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Bere zapore txarragatik, oso mina, ez da jangarria. Ohikoa Euskal Herriko pagadietan. Kapela likatsua duen Fuliginosi ataleko Lactarius bakarra da, eta beirazko xafla baten gainean isolatutako latexak arrosa-gorrixka kolorea hartzen du airean minutu bat baino lehen.
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametroa du. Laster zabaltzen da, eta kopa itxura hartzen du, erdian titi oso nabarmena duela, eta ertz makur, mehe eta uhindua. Likatsua da eguraldi hezean, normalean kedarra kolore arinekoa zuriz zikindua, baina beixetik oliba argira joan daiteke
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak tonu berdexka argiekin eta gero krema-gorrixkak, eta ikututako lekuetan orban beltzekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Motza, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airean tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna du eta zapore garratza. Erreakzio azkarra "tintura de guayako"-rekin, berde-urdinxka kolorea hartzen du.
Esnea: Ugari, zuria, kolorez ez da aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa da eta gero garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarri oso kaskarra.[3]
Lactarius fuliginosus delakoarekin, honek esne zuria du eta ez da kolorez aldatzen eta Lactarius pterosporus espeziarekin.[4]
Udan eta udazkenean hostoerorkorretan, batez ere pagadietan, gaztainadietan eta hariztietan.[5]
Europa eta Japonia.