Lactarius aspideus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius aspideus Fr., 1838 |
Lactarius aspideus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, titi kamutsarekin, gero laua, erdian hondoratua, haragi gutxi, hauskorra, ertza gutxi biribildua beherantz; hasieran feltro itxurakoa. Lasto kolorekoa edo okre zurbila, ertzean argiagoa; eguraldi hezean likatsu glutinosua.
Orriak: Estu samar, meheak, urkilatuak, desberdinak; horixka zurbilak, arre-more koloreko latexarekin; itsatsi-dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, pixka bat eskrobikulatua, betea, gero barnehutsa, horixka, leuna, likatsua, gris-more kolorez lausotua
Haragia: Zuria edo horia, ebakitzean lila kolorekoa; lehenbizi gozoa eta gero akrea. Latexa azkar herdoiltzen da lila kolorea hartuz, haragia bezala.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Aspideus epitetoa grekotik dator, ezkutu biribila, esan nahi duen, "aspis" hitzetik. Kapelaren formagatik.
Ez da jangarria.[3]
Lactarius flavidus delakoarekin nahas daiteke, baina honek hostoerorkorren basoetan irteten du eta ez sahatsen azpian, eta batez ere kareharrizko lurretan.
Udan eta udazkenean. Basoen ertzetan, sahatsen azpian, lurzoru buztintsu-karetsuetan.[4]
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Europa, Japonia.[5]