Lactarius azonites

Lactarius azonites
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius azonites
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus azonites

Lactarius azonites Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna eztabaidatua. Badira parrilan prestatzen duten eskualdeak.

Sinonimoak: Lactarius fuliginosus var. albipes, Agaricus azonites (basionimoa).

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, erdigunea irregularki deprimitua, ertza gaztetan inkurbatua (bukaeran errekurbatua), ildaskatua ez. Kapelaren azala lehorra, ez higrofanoa, matea, pruinaduna (geroago belusatua), gris-arre koloregabetu kolorekoa.

Orriak: Adnatu eta dekurrenteen bitartekoak, estu, beix kolorekoak, okre-izokin kolorera biratzen dutenak. Gorrixka bihurtzen den latex zuri ugarirekin, zapore melekakoa edo pikante samarrekoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, sarritan okertua, sendoa, zuri-beix kolorekoa, kolpatzean arrosa kolorea hartzen du.

Haragia: Trinkoa, pikortsua eta zurixka, ebaki ondoren 2 minutura arrosa bihurtzen da. Frutaren usain pixka batekin, zapore mingotsa lehenik eta pikantea gero. Espora-jalkina okre argi kolorekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Azonitez epitetoa, kapelak ez duelako eremu zirkularrik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius fuliginosus delakoak, oin grisa eta ilunagoa du (kapela bezalakoa). Lactarius acris espezieak letexa askoz pikanteagoa du. Lactarius fuliginosus var. albipes-ek kapela zuria eta zapore gozoa du (pikantea ez).[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Hostozabalen baso hezeetan (hariztiak, pagadiak, gaztainondoak, artadiak…) garaiera erdiko mendietan, penintsularen iparraldeko erdian. Nahiko arrunta.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  6. Lactarius azonites: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]