Lactarius flexuosus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius flexuosus Gray, 1821 |
Lactarius flexuosus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoa: Lactarius roseozonatus.
Kapela: Nahiko haragitsua, 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ertza batzuetan lobulatua eta izurtua izaten du, gainazal lauso samarrarekin, arrosa-gris kolorekoa hondo krema-arrosa kolorekotik lila kolorera doanarekin.
Orriak: Zabal eta krema kolorekoak.
Hanka: Nahiko laburra, 4 cm-ko garaierakoa eta 2 cm-ko lodierarekin, ia kapelaren kolore berekoa. Orriak dekurrenteak direlako, Ildaskatua azpialdetik.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Haragia: Zurbila, latexa akrea, ez da kolorez aldatzen.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" " lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ez da jangarria.
Udan eta udazkenean. Hostozabal zuhaitzen eta pinuen azpian.
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Aljeria, Errusia, Australia, Himalaiako eremua.[3]
Autoritate kontrola |
|
---|