Lactarius fulvissimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius fulvissimus Romagn., 1954 |
Lactarius fulvissimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kozinatzeko kalitate txarra, zapore mikatza.
Sinonimoak: Lactarius ichoratus, Lactarius subsericatus.
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-deprimitua, eremu zirkularrekin edo ez, gorri-laranja kolorekoa edo arre-gorrixka ertz horixkarekin edo argiagoarekin.
Orriak: Hasieran argiak, gero krema-haragi kolorekoak, zikindu samarrak.
Hanka: Zimurtsua, kapela baino argiagoa.
Haragia: Lactarius quietus delakoaren usain arin bat du. Zapore ia gozoa edo mikatza, esne zuria eta ugari, zapi batean, mantso-mantso sufre-hori kolore bizia hartzen du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Ichoratus epitetoa grekotik dator, odolaren zati urtsua, serum, esan nahi duen, "ichor" hitzetik. Latex urtsua duelako
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Forma tipoa koniferoetan ateratzen da, Lactarius fulvissimus delakoarenen esnea ez da kolorez aldatzen, inoiz ez sufre-horia.
Nahiko ohikoa udazkenean hostozabalen basoetan.[4]
Europa, Uzbekistan, Iran.