Lactarius glyciosmus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius glyciosmus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus glyciosmus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius glyciosmus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Ez da jangarria, espezie txikia eta arraroa delako. Ez da ohikoa Euskal Herrian, baina oso hedatua dago Europako iparraldean.
Kapela: 4 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta azkenik apur bat hondoratua erdian, askotan titi txiki batekin. Azala likatsua eguraldi hezearekin; gainerakoan lehorra, pruinaduna eta apur bat zimurtua edo zimeldua. Kolorea gris-beix eta arrosa-lila artean ibiltzen da.
Orriak: Ez oso estu, adnatak edo dekurrenteak, tartekatutako orritxo ugarirekin, krema-laranja koloretik lehoi kolorera doazenak.
Orri adnatak: Oinera iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 2-4 x 0,3-0,8 cm-koa, luzea, lehorra, hauskorra, oinarrirantz mehetua eta orrien kolore berekoak.
Haragia: Mehea, hauskorra, hasieran zaporea gozoa, gero garratz samarra, eta kokozko gaileten usain bereizgarria du. Latex-a ez oso ugari, zuria, hasieran zapore gozokoa, gero garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Glyciosmus epitetoa grekotik dator, "glykys" hitzetik, gozoa esan nahi du, eta "osme" hitzetik usaina esan nahi du. Bere usain bereziagatik.
Ez da jangarria.[3]
Erraz identifikatzen da, batez ere kokozko gaileten usain handiagatik, lila tinduak dituen titidun kapelagatik eta urkietan ateratzen delako.
Udan eta udazkenean, batez ere urkien eta haltzen azpian.[4]
Europa, Japonia, Errusia, Zeelanda Berria, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak.