Lactarius lilacinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius lilacinus Fr., 1838 |
Lactarius lilacinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kolore ikusgarriko Lactarius ederra da, lila kolorekoa, eta nahiko erraz ezagutzen da. Urria Euskal Herrian. Ez da jangarritzat hartzen.
Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran laua edo ganbila, gero sakonune nabarmenarekin zabaldua, gutxitan titiduna. Azala itsatsia, lehorra, matea, arrosa- lila kolorekoa, arrosa-grisaxka edo gorri-ardo kolorekoa.
Orriak: Zabal, Itsatsiak edo dekurrenteak, tartekatuta orritxoak. Gaztetan horixkak eta laranja koloreko tonuekin, zahartzean kapelaren kolore berekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 9 x 0,5 - 1 cm-koa, berdina edo oinarrirantz lodituta, trinkoa, zimurtsua, krema-okre kolorekoa edo gorri-ardo kolorekoa, oinarria ilupa zuri batez estalia.
Haragia: Lodia, zurixka kapelarena, lila azalaren azpian eta krema kolorekoa oinarena. Latex zuria, urtsua, lehortzean gris-berdexka bihurtzen da. Txikoria usainekoa, egoera lehorrean areagotu egiten da. Denbora batera zapore garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Lilacinus epitetoa bere koloreagatik da.
Ez da jangarria.[3]
Lactarius spinosulus delakoarekin, baina Lactarius lilacinus espezieak txikoria usaina eta latex-a ditu ezaugarri, hasiera batean, zapore gozokoa da, eta, azkenean, garratza, habitata ere desberdina da, Lactarius spinosulus espeziea urkietan bizi baita. Lactarius glyciosmus ere oso antzekoa da, baina koko usain handia du.[4]
Udazkenean, pagadietan eta haltzen artean, leku heze eta goroldiozkoetan.
Espezie europarra. Errusia, Ameriketako Estatu Batuak eta Kongo