Lactarius mairei | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius mairei Malençon, 1939 |
Lactarius mairei Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Esteetako arazoak eragin ditzake.
Kapela: Lactarius torminosus delakoaren antzekoa, baina arre-gorrixkagoa, ez arrosa, pixka bat eremu zirkular garbiagoekin zonatus aldaeran; ertz oso bizartsuarekin, batzuetan sapaztoa.
Orriak: Nahiko inklinatuak, zuritik krema kolorera doazenak.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, ia leuna edo pixka bat ildaskatua, eskrobikulatu gabea, krema zikin koloretik okre antzeko kolorera.
Haragia: Zurbila, pixka bat arrosaz edo grisez tindatua, eskrobikulatu gabea, batzuetan oliba antzekoa lehortzen denean; pelargonioen usaina eta zapore akrea batez ere latexak.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ez da jangarria.
Udan eta udazkenaren hasieran. Zuhaitz hostozabalen azpian. Quercus zuhaitzen azpian. Lurzoru karetsuetan.
Europa, Ekialdeko Errusia, Krimeako penintsula, Svalbard, Israel.[3]