Lactarius pubescens | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius pubescens Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius pubescens Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Kolikoak eta digestio-nahasmenduak eragiten ditu.
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, erdian hondoratua eta ertza biribilkatuta eta iletsua. Kapela zuri-arrosa kolorekoa eta zonatu gabea, erdialdea ez da iletsua, leun samarra baizik.
Orriak: Estu eta orritxo ugarirekin, apur bat dekurrenteak, zurixkak edo arrosa zurbil kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3-5 x 1-2 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, batzuetan zulotxo batzuekin.
Haragia: Lodia, zuria, garratza. Latexa zuria, "potasa cáustica"-rekin hori-laranja kolorea hartzen du eta zapore garratza du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pubescens epitetoa latinetik dator, "pubis" hitzetik, hau da, kokotseko ile nerabea, iletsua.
Ez da jangarria. [3]
Lactarius mairei delakoarekin nahas daiteke, baina hori-lehoi kolore fuerteagoa du eta Quercus basoetan ateratzen da. Baita Lactarius scoticus espeziarekin ere, hau txikiagoa da eta okre-lehoi kolorea du.
Udan eta udazkenean, urkien azpian, batez ere lorategietan.[4]
Europa, Ipar Amerika, Groenlandia, Asiako iparraldea eta Zeelanda Berrian sartua.