Lactarius quieticolor | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius quieticolor Romagn., 1958 |
Lactarius quieticolor Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate oneko haragia, zapore bikainekoa; irabiatze neurrigabeak egiten dira arrasteluekin, helburu komertzialekin. Dapete ataleko Lactarius guztiak esnegorri gisa biltzen dira, baina aztertzera joaten bazara hauen arteko desberdintasunak nabariak dira. Zorionez, guztiak jangarriak dira.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, Hasieran ertza biribildua, oso erregularra, ondoren lau-ganbila eta deprimitua erdian, ertza inkurbatua mantenduz, amaieran infundibuliformea ertz izurtuarekin edo lobulatuarekin. Eguraldi hezearekin azal likatsu samarra; egoera normalean lehorra eta opakua, orduan nabaria da pruina zuri moduko bat, batez ere ale gazteetan; laranja-grisaxka kolorekoa edo marroi-laranja-gorrixka kolorekoa, beti motela, Lactarius deliciosus perretxikoaren desberdina.
Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, urkilatuak, zabalak eta meheak, hasieran itsatsi-dekurrenteak, ondoren dekurrenteak, laranja motel kolorekoak, zaurietan berdez zikintzen da.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa edo pixka bat puztua erdian, batere ez edo gutxi eskrobikulatua, lehenbizi kotoizko barrua, gero barnehutsa, kapelaren kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa, kapelan duen pruina zurixka bera izaten du.
Haragia: Lodia, trinkoa, hauskorra, horixka, baina laranja kolorekoa bihurtzen du latexaren etorrerak; 15 edo 20 minutu igaro ondoren ardo kolorea hartzen du. Latexa berde bihurtzen da eta zaurietan gardinga kolorea hartzen du. Gordinik akre zaporea du eta fruta usain atsegina.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarria, baina Lactarius deliciosus perretxikoak baino kalitate apalagokoa du.[3]
Lactarius deliciosus delakoarekin nahas daiteke, honek tonu biziagoak ditu, laranja kolorekoa. Lactarius hemicyaneus espeziearekin ere bai, honek kapelan eremu urdin-beltz bat izaten du.[4]
Udazkenean koniferoetan. Espezie hau oso arrunta da Euskal Herrian, Lactarius deliciosus baino ugariagoa baita.[5]
Europa, Brasil, Argentina, Txile.