Lactarius resimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius resimus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus resimus |
Lactarius resimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate kaskarreko jangarria, Errusiako eta Europako Ekialdeko herrialdeetan estimatzen den arren, ozpinetan eta gatzetan beratu ondoren kontsumitzen da.
Sinonimoak: Agaricus intermedius var. expallens, Agaricus resimus, Galorrheus resimus, Lactifluus resinus.
Kapela: 7 eta 16 cm bitarteko diametrokoa. Lodia; ganbila, gero deprimitua erdian edo unbilikatua; zuria, lasto kolorekoa, edo hori-limoi koloreko tonalitateekin. Oso likatsua eguraldi hezearekin, distiratsua lehorrarekin; eremu zirkular barik. Ertza hasieran beherantz biribildua, eta ilaundun bekain itxurakoa.
Orriak: Ia estu, mutur bietan estutua, dekurrenteak, zurbilak, gero okre antzeko-arrosakarak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Potoloa, zilindrikoa edo oinarrirantz mehetua, hasieran fin ilaunduta, eskrobikulatu gabea, zuria, lehoi koloreko orbanekin oinarrian.
Haragia: Zuria, ebakitzean hori bizi kolorekoa bihurtzen da; frutaren usainarekin.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Resimus epitetoa latinetik dator, barrurantz biribildua, esan nahi duen “resimus” hitzetik. Kapelaren ertzaren formagatik.
Jangarri kaskarra.
Lactarius scrobiculatus antzekoa da, baina ez da likatsua, ertza iletsua du, latexak sufre-hori kolorera biratzen du eta oinean albeoloak ditu. Lactarius chrysorrheus-aren latexaren koloreak ere biratzen du, kapela tonu arrosekin, oina albeolo barik. Lactarius piperatus eta Lactifluus glaucescens espezieek, orriak estu dituzte eta latexaren kolorea ez da kolorez aldatzen. Lactarius citriolens-aren latexa zuria da, ebakitzean berehala hori bihurtzen da.[3]
Udan eta udazkenaren hasieran. Baso mistoetan (pinua, artea, etab.).
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia.[4]