Lactarius subumbonatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius subumbonatus Lindgr., 1845 |
Lactarius subumbonatus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra du, kalitate gastronomiko kaskarrekoa.
Sinonimoak: Lactifluus subumbonatus, Lactarius cimicarius, Lactarius serifluus.
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, oso zimurtsua, hasieran lautik lau-ganbilera eta gero lau-hondoratua, ez oso mamitsua. Ertz biribildua, krenatu-lobulatua. Azal lehorra, opakua, pikor xeheekin, kolore arre ilunetik arre okre antzeko kolore uniformera doana.
Orriak: Nahiko zabal, oso elastikoak, zertxobait subdekurrenteak, lamelulekin, helduaroan krema-horixkatik okre-laranjara doan kolorekoak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa eta konprimitua, oinarrian lodixeagoa, pruinaduna, kapelaren kolorekoa, baina tonu gorrixkekin.
Haragia: Fina eta nahiko urria, harroa, okre koloretik okre-laranjara doan kolorekoa. Zimitz usainekoa eta zapore gozokoa. Latexa, urria, urtsua eta gardena, gozoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ez da jangarria.[3]
Lactarius serifluus delakoarekin nahas daiteke, honen kapela zimurtasun gutxiagokoa da. Lactarius camphoratus delakoarekin ere bai.[4]
Udan eta udazkenean. Quercus zuhaitzen azpian batez ere. Gutxi ezagutzen den espeziea.
Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[5]