Lactarius tabidus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius tabidus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius tabidus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Ohikoa da Euskal Herriko pagadi hezeetan. Bere latex zuriak kotoizko zapi zuri bat horiz koloreztatzen du; eta bere azala lehortzen denean, titi txikiaren inguruan zimurtu egiten da.
Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta, azkenik erdian hondoratua, baina beti bere titi txikiarekin. Ertza kiribildua, uhindua eta batzuetan ildaskatua. Okre-arrosa kolorekoa, karpoforoa heze dagoenean, lehortzean zurbildu egiten da, eta zimurtuz joaten da batez ere titi txiki iraunkorraren inguruan.
Orriak: Estu samar, eta nahasi orritxoekin, oinean adnatak, edo, dekurrente samarrak, eta kapela baino zurbilagoak.
Orri adnatak: Oinera Iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3-6 x 0,5-0,8 cm-koa, zilindrikoa, azala kizkurra, kapelaren kolore berekoa, baina apur bat ilunagoa oinarrirantz.
Haragia: Mehea, krema-okre kolorekoa, Lactarius quietus delakoaren antzeko usaina du, zapore garratz samarra. Latex gutxi du, zuria eta kotoizko zapi zuri bat horitu egiten du segundu gutxira.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Tabidus epitetoa latinetik dator eta likidotu egiten dela esan nahi du. Bere degradazio azkarragatik?
Ez da jangarria[3]
Lactarius decipiens delakoarekin nahas daiteke baina honek kapela txikiagoa eta argiagoa ditu, eta ertza oso ildaskatua.[4]
Udazkenean ohikoa da Euskal Herriko pagadi hezeetan. Goroldiotan.[5]
Ipar Amerika, Europa.