Lactarius trivialis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius trivialis Fr., 1815 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius trivialis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, mingotsa baita.
Sinonimoak: Agaricus trivialis, Galorrheus trivialis. Lactifluus trivialis.
Kapela: Tamaina handikoa, 4 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ertza biribildutik laura eta deprimitua, baita inbutu forman ere. Azal leuna, likatsu samarra eta eremu zirkularrekin, arre-more kolorekoa edo gris-arrosa, orban ilunagoekin.
Orriak: Adnatuetatik dekurrenteetara, krema zurbil kolorekoak, batzuetan latexarekin zurbildu egiten diren orban hori-berdexkekin. Latexa, krema zurbil kolorekoa du, lehortzen denean berde-gris, gris kolorekoa bihurtzen da eta potasarekin horitu egiten da.
Hanka: 3 eta 9 cm bitarteko garaierakoa, goian mehetua, leuna, ez oso likatsua, helduaroan barnehutsa, krema kolorekoa
Haragia: Tinkoagoa eta lodiagoa kapelan, zurixka. Fruta usain arin batekoa, zaporea garratza. Espora-jalkin arrosa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Lactarius curtus delakoarekin nahas daiteke, honen kapelak tonu gorrixka ilunak izaten ditu, zain erradialez osatutako sare bat izaten du eta honen latex zuria ez da kolorez aldatzen. Lactarius lividus-ak latex morea du. Lactarius musteus-ak horixka bihurtzen den latex zuria du. Lactarius necator eta Lactarius quietus espezieak ere gris-berdexka koloreko latexa dute, baina kapelaren azala morea eta ez hain likatsua.
Uztailetik urrira. Urkien eta koniferoen azpian. Goroldiotan eta zohikaztegietan. Lurzoru azido eta hezeetan.
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Mexiko, Europa, Svalbard, Errusia, Himalaiako eremua.[4]