Lakaria arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hydnangiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Laccaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Laccaria laccata Cooke, 1884 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus laccatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Orri zurbileko lakaria arrunta (Laccaria laccata) Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oina bota eta kapela bakarrik jatea gomendatzen da. Hobe da hornigai gisa edo beste perretxiko batzuekin nahastuta erabiltzea.
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren laua, azkenean uhindua eta apur bat hondoratua; matea, glabroa edo apur bat ezkatatsua, kolore arre-gorrixka, erraz koloregabetzen dena.
Orriak: Oso lodiak, zabal, ez oso ugariak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, haragi kolore argikoak, esporetatik datorren hauts zuri batek estaltzen ditu.
Otri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, haritsua, zaila, kapelaren antzeko kolorekoa edo mateagoa, oinarrian mizelio zuri bat duela, edo bioleta kolorekoa Laccaria bicolor espeziean.
Haragia: Mehea, arrosa kolorekoa, lehortzean zurbildu egiten da. Usaina eta zaporea ez dira oso nabarmenak.[2]
Etimologia: Laccata epitetoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.
Jangarria, baina ez oso mamitsua. Beste perretxiko batzuekin nahastuz gero nahiko ona da.[3]
Espezie hauekin: Laccaria bicolor, Laccaria proxima, Laccaria tortilis eta Laccaria amethystina eta abar. Behaketa mikroskopikoa behar da identifikatzeko.[4]
Udan eta udazkenean oso ohikoa da koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]
Ipar Amerika, Europa.