Lakaria ubel

Lakaria ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria amethystina
Cooke, 1884
BasionimoaAgaricus amethystinus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lakaria ubela (Laccaria amethystina) Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oina bota egin behar da eta kapela bakarrik prestatu. Kalitate txikikoa denez beste perretxiko batzuekin nahastu behar da edo hornigai gisa erabili.

Sinonimoak: Agaricus amethystinus (Basionimoa), Agaricus amethysteus, Agaricus yoides, Omphalia amethystea, Laccaria amethystina, Collybia amethystina, Clitocybe amethystina, Laccaria laccata var. amethystina, Entoloma amethysteum, Laccaria amethystea, Clitocybe amethystea, Rhodopaxillus amethysteus, Laccaria hudsonii.

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, apur bat higrofanoa, ganbila, laua, ondoren gingilduna eta hondoratua, ertz irregularrekin, kolorea bioleta garbia da, baina denbora lehorrean eta zahartzean koloregabetu egiten da.

Orriak: Itsatsita edo pixka bat dekurrenteak, lodiak, zabal, irregularrak eta sabeldunak. Kapelaren antzeko kolorea dute, baina zurixka eta irintsua, esporen koloreagatik.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, lerdena, zaila, kapelaren kolore berekoa, mizelio urdin morearekin oinarrian.

Haragia: Haritsua, mehea, kapelaren kolore berekoa, usain eta zapore gutxikoa.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona, oina izan ezik, larrukara da, baina ez da oso mamitsua.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko beste espezie batzuekin, hala nola: Laccaria laccata, Laccaria bicolor eta Laccaria proxima. kapela ezkatatsu hori-laranja kolorekoa duenarekin, eta Laccaria tortilis delakoa, 0,5 eta 2,5 cm bitarteko kapela duen perretxiko txikiak ere badu antza.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, nahiko ohikoa koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua, Kirgizistan, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Malaysia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 145 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 206 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 224 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 261 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Laccaria amethystina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]