Lanperna ezkatazorrotza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita echinocephala | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus echinocephalus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lanperna ezkatazorrotza (Amanita echinocephala) Amanitaceae familiako perretxikoa da.[1] Ez jatea aholkatzen da. Toxikotasuna izan dezakeela uste da.
Sinonimoak: *Amanita solitaria (Bull.:Fr.) Fr..
Kapela: 6,5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, esferikoa, gero ganbila, leuna, zuri-elur kolorekoa, gero pixka bat arrexka kolorez edo urdin oso arinez zikintzen dira, garatxo konikoez punteatuta, piramidalak, hirtsutuak, gutxitu egiten dira ertzetan, eta gero Pholiota batzuk izaten dituzten bezalako zati ezkatatsuen itxura hartzen dute. Ertza, oso erregularra, osoa dagoenean oraindik, mintz soberakinarekin eta apaingarri batez koroatuta egoten da. Kapelaren azala distiratsua da, hasieran likatsu samarra.
Orriak: Estu, finak, desberdinak, sabeldunak, libreak edo koska txiki batez hankari itsatsiak, gris-berdexka zurbil kolorekoak edo glaukoa, gero gris-hori-berdexka kolorekoak, ertza zintaduna eta zurbilagoa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak eta ukitzen ez diotenak.
Hanka: 8 eta 20 cm bitarteko garaierakoa eta 1,3 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Normalean liraina, betea, solidoa, gehienetan erraboilduna, baina gero mehetua. Erraboilaren azpian puntarekin (lurrean sakon lurperatuta dagoenean). Erraboila koroatua, oin laburreko formetan. Eraztun zabal nabarmena, mintzezkoa, ertzean errezel orokorraren hondarrekin. Bolba bereizia.
Haragia: Zuria edo zertxobait urdinez edo grisez koloreztatua, oinean solidoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Echinocephala epitetoa grekotik dator, ezten, esan nahi duen "ekinos" hitzetik eta burua esan nahi duen "kepalé" hitzetik. Eztenez estalitako kapelarengatik.
Zalantzazkoa. Toxikotasuna izan dezake.[3]
Ez nahastu Amanita zuriekin. Amanita vittadinii eta Amanita codinae antzekoak dira, ez dira jangarriak. Amanita solitaria edo Amanita boudieri delakoak orri zuriak ditu eta kotoizko eraztuna (ez mintzezkoa).[4]
Udaberritik udara. Batez ere kare-lurretan edo lurzoru neutroetan, hostozabalen eta koniferoen azpian. Urte bero eta lehorretan. Urria.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Kaukasia, Israel, Japonia.