Lanperna horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita gemmata Bertill., 1866 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus gemmatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lanperna hori edo lanperna orixa (Amanita gemmata) Amanitaceae familiako pozoitsua den onddo espezie bat da. Lanperna limoiarekin aise nahas daiteke. Patata usaina eta kolore limoi-horia ezaugarri nagusiak dira.[1]
Intoxikazio ertainen susmagarria. Sindrome neurologikoa. Mikologo batzuek honen jangarritasuna defendatzen dute, baina beste batzuek ez dute gomendatzen, toxikoa den susmagarria delako eta Amanita phalloides perretxikoarekin nahas daitekeelako.
Agaricus gemmatus Fr. (1838)
Agaricus adnatus W.G.Sm. (1870)
Amanita gemmata (Fr.) Gillet (1874)
Amanita junquillea Quél. (1876)
Amanita gemmata f. amici Gillet (1884)
Amanita muscaria var. gemmata (Fr.) Quél. (1886)
Amanitopsis adnata (W.G.Sm.) Sacc. (1887)
Amanitopsis gemmata (Fr.) Sacc. (1887)
Amanita adnata (W.G.Sm.) Sacc. (1925)
Amanita junquillea var. exannulata J.E.Lange (1935)
Amanitaria gemmata (Fr.) E.-J.Gilbert (1940)
Venenarius gemmatus (Fr.) Murrill (1948)[2]
Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa; hasieran ia globo itxurakoa, gero hemisferikoa, azkenean lau-ganbila, ertza ez oso ildaskatua. Azala bereizgarria, distiratsua, kolore aldakorrekoa: krema zurbiletik okre-horixkara, bolba zuriaren hondar batzuekin.
Orriak: Estu, meheak, ia libreak zurixkak eta irintsuak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, banangarria, oinarrirantz lodiagoa, globo itxurako erraboil baten amaitzen da, bolba aldakor batez inguratua, lodia eta batzuetan harilkatua. Eraztun mehea, osatugabea eta oso iheskorra.
Haragia: Zuria, biguna, hauskorra, azalaren azpian horixka, zapore leuna, gozoa eta usain ez oso nabarmena.[3]
Etimologia: Amanita grekotik dator Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Gemmata epitetoa harribitxietatik dator, onddo hauen kapelaren apainduragatik.
Ez jatea gomendatzen da, aldaera asko dituen perretxikoa delako, horietakoren batek intoxikazioak eragin ditu eta.[4]
Amanita citrina espeziearekin, hau ez da jangarria eta patata usaina du, lirainagoa da eta hori-limoi kolorekoa izaten da.[5]
Udazkenetik udaberrira, batez ere pinudietan, hala ere , hostoerorkorretan ere irteten da. Oso ohikoa Euskal Herrian.[6]
Bi hemisferioetako eremu epeletan. Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Belize, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.[7]