Leatxe

Leatxe
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Leatxeko ikuspegia Oibarretik sarbidetik
Leatxe bandera
Bandera

Leatxe armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Leache / Leatxe
Alkatea
(2007-2023)
Jose Javier Iribarren Perez
(talde independente)
Posta kodea31460
INE kodea31146
Herritarraleatxear
Geografia
Koordenatuak42°37′02″N 1°24′39″W / 42.61719493°N 1.41091644°W / 42.61719493; -1.41091644
Azalera14,63 km²
Garaiera483-960 metro
Distantzia47,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria37 (2023:  5)
alt_left 13 (%35,1)(2019) (%45,9) 17 alt_right
Dentsitatea0,03 bizt/km²
Zahartzea[1]% 15,74
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 1,39 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 4,90 (2018: %4,9)
Datu gehigarriak
Webguneawww.leache.es

Leatxe[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 47,9 kilometrora. Altuera 483 eta 960 metro artekoa da, eta 14,63 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 37 biztanle zituen.

Oibar ibarrekoa da, eta inguruko herri tipiko txiki bat da. Bertan, solairu bateko edo biko eraikinak daude, erabat harriz eginak edo pareta zuriz eta harriz ertzetan, Nafarroako beste eremu batzuk bezala. Zangozerriko mendialdean dago, Izkoko mendien azpian. Errepide nagusitik aparte dago, eta Oibar herritik sartzen da bertara.

Bertako biztanleak leatxearrak dira.

Leatxe beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Ligiaxi (1035)
  • Liaxe (1120)
  • Liach (1189)
  • Leax (1230)
  • Leach (1268)
  • Leach (1366)
  • Liach (1384)
  • Leache (1534)
  • Leach (1591)
  • Leache (1802)
  • Leatxe (1926)
  • Leatxe (1974)

Mikel Belaskoren ustez, Leatxe izenaren etimologia "lihondo" edo "liherri" da ziurrenik, esanahi bereko lihatze euskal izenetik abiatuta. Patxi Salaberrirentzat egungo izena jatorrizko izenaren erromantzatuaren emaitza da: lihatze > liatze > liache, eta normaltzat jotzen du ia > ea igarotzea. Beste egile batzuek "legar" euskal ahotsarekiko harremana defendatzen dute.

Leatxeko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo zuri batez eta aurrean galdara beltz batez osatuta dago, heldulekuen muturrak suge berdeen buruetan amaiturik. Haren gainean, gurutze gorri bat, lis-lore formakoa. »

Leatxeko banderak Leatxe armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Leatxe Oibar ibarrean dago, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatzen da. Herrira heltzeko N-240 errepidea hartu behar da Iruñea-Irunberriko norabidean. Behin Irunberrira iritsitakoan Oibarrera doan errepidea hartu ondoren, bertan hasten den beste errepide bat hartu behar da Leatxera iristeko.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxeko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Leatxeko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


    Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 28.0 29.0 36.0 39.0 41.0 41.0 40.0 31.0 25.0 19.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.1 14.7 16.2 20.9 26.1 29.7 29.5 25.2 19.4 12.9 9.4 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.7 9.7 11.2 15.3 19.6 22.5 22.5 19.0 14.4 9.1 6.0 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.3 4.6 6.2 9.7 13.1 15.3 15.6 12.8 9.5 5.3 2.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -8.0 -10.0 -2.0 1.0 5.0 7.0 6.0 4.0 -1.0 -7.0 -10.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 50.1 48.6 47.1 73.6 57.9 47.4 28.9 30.7 57.2 77.2 57.3 68.12 654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.0 43.4 47.5 54.0 56.0 88.5 31.0 68.0 75.5 66.5 43.1 58.0 88.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.4 7.7 6.5 10.1 8.6 5.6 4.1 3.7 5.4 8.6 9.6 9.6 87.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.9 0.7 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.8 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Frantzisko Espotz Mina

1035. urtean Antso III.a Gartzeitz erregeak, bere seme Ramirori utzi zion herria. 1195ean Antso VII.a Nafarroakoak bestalde Jerusalengo San Juan Ospitale ordenari eman zion dohaintza moduan Leatxeren jabetza. Azken hauek, Bidaurreko Korbaran Gili eman zioten 1275ean. XIII. mendean Iratxetan hiriburu zuen Jerusalengo ordenaren hegalpe gisa aritu zen, orden hark aldi berean, gatazka izan zuen Iruñeko katedralarekin Leatxeko elizaren inguruko probisioa zela eta, eta Andurra mendia saldu zioten leatxearrei 10 000 soldatako prezioagatik 1257. urtean.[9]

Leireko monasterioak, herriko lur batzuk jaso zituen oinordetzan 1120a baino lehenago. 1845. urteko erreforma adminitratiboak burutu baino lehen, Leatxe, Oibar ibarreko diputatuak gobernatzen zuen, herritarrek proposaturiko erregidoreekin batera. 1846an, erreforma burutu eta gero, Oibar ibarretik banatu eta Leatxek berezko udalerria izan zuen. 1847an herriak 80 gari errobo eta urteroko 200 errealeko eskola zeukan. Herriko elizak, Jerusalengo San Joan ordenaren eskumeneko bikarioa zeukan, eta erregeak edo komendadore batek izendaturiko onuraduna, betiere, etekina zein hilabetetan lortzen zen bata edo besteak aukeratuz.

Iberiar Penintsulako gerran, 1810eko abuztuaren erdialdean, Frantzisko Espotz Minaren gerrillarien lehen batailoia Leatxera iritsi zen, atzetik zetozkien tropa frantziarren bi zutabetatik ihesi. Bitartean, gerrillarien bigarren batailoia, Pedro Antonio Barrena kapitainaren agindupean, Oibarren kokatu zen. Frantziarrak batailoi bien artean sartu ziren, bakoitzak bere kabuz jokatu behar zuelarik. Espotz Mina lehen batailoiarekin Leatxetik Garesera joan zen, Olkotz eta Elotik igaroz. 1810eko irailaren hasieran, Frantziako zutabe bat Leatxera etorri zen, Elotik, Espotzen gerrillarien bila. Elon geratuz gero, frantsesek aurre egin ahal izango zieten gerrillariei, baina, txosten txarren ondorioz, Leatxera joan ziren, Espoz eta Mina bere jendearekin Monrealera sartzen zen bitartean. 1810eko azaroan, Espotz Minaren gerrilariek aurre egin zioten Frantziako tropa talde bati, Oibar eta Leatxeko zelaietan, preso ugari preso hartuz eta zalditeria frantziarreko zutabe sendo bat deseginez. 1812ko maiatzaren amaieran, Espotz jauna Leatxera erretiratu zen, maiatzaren 27an Santikurutze Kanpezun tropa frantziarrekin izandako borroka batean izterrean jasotako zauria sendatzera. Leatxen uztailera arte egon zen erretiratuta, eta orduan gerrillari-ekintzei ekin zien berriro.[10]

2023 urteko erroldaren arabera 37 biztanle zituen Leatxek.[11]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
344 341 333 327 304 307 305 274 237 231 210 209 177 106 87 65 46 54 32
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Leatxe udalerriaren mugetan, Izkoko mendietan, eta Ibargoiti, Ezporogi, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Leatxeko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Oibarreko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Jose Javier Iribarren Perez da, Leatxeko Talde Independentea zerrendako hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Leatxeko Talde Independentea 5 3 1 1 1 1 1 1 3 3 3
Jasokunde Taldea - 2 - - - - - - - - -
Ezkerren Nafar Batasuna 0 - - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 14 56,00 -
 Euskal Herria Bildu 4 16,00 0
 Geroa Bai 2 8,00 0
 Nafarroako Alderdi Sozialista 2 8,00 2
 Equo 1 4,00 1
 Izquierda-Ezkerra 1 4,00 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 17 53,13 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 4 12,5 ?
 Euskal Herria Bildu 4 12,5 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 2 6,25 ?
 Geroa Bai 2 6,25 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 1 3,13 ?
 Ahal Dugu 1 3,13 ?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 1 3,13 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea erdialdean dago.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxeko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Jose Javier Iribarren Perez da, Leatxeko Talde Independentekoa. Zinegotziak 2 daude:[12]

  • Jesus Maria Aiesa Aristu (Leatxeko Talde Independentea)
  • Andres Javier Salinas Sueskun (Leatxeko Talde Independentea)

Leatxeko Udalan 4 batzorde ditu:[12]

  • Obrak
  • Nekazaritza
  • Kultura eta Jaiak

1979tik, Leatxek 5 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[13]
Teodoro Zulet Sola 1979 1983 Leatxeko Talde Independentea
Pedro Gorraiz Zabalza 1983 1987 Leatxeko Talde Independentea
Felix Artajo Artajo 1987 1995 Leatxeko Talde Independentea
Jesus Maria Aiesa Aristu 1995 1999 Leatxeko Talde Independentea
Jose Javier Iribarren Perez 1999 2003 Leatxeko Talde Independentea
Pedro Gorraiz Zabalza 2003 2007 Leatxeko Talde Independentea
Jose Javier Iribarren Perez 2007 jardunean Leatxeko Talde Independentea

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leatxe atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[14]

Koldo Zuazok, 2010ean, Leatxe ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[15]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leatxe eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,00k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 0,00k eta 2018n % 4,90k.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxear ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /le.át͡ʃe/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Leatxe - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. Nafarroako Entziklopedia Handia | LEATXE. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Leatxe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  11. «Leatxe» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  12. a b «Leatxeko Udala / Udalbatza» www.leache.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  13. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  14. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  15. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]