Lentinellus micheneri | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Auriscalpiaceae |
Generoa | Lentinellus |
Espeziea | Lentinellus micheneri Pegler, 1983 |
Lentinellus micheneri Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi kartilaginosoa eta mina, lehortu eta xehatu ondoren gozagarri gisa bakarrik erabil daiteke.
Sinonimoak: Pocillaria micheneri, Lentinellus flabelliformis var. micheneri.
Kapela: 2,5 eta 4,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdialdea oso deprimitua, unbilikatua. Azal higrofanoa arre-lehoi kolorekoa edo krema-arrosa kolorekoa.
Orriak: Dekurrenteak, ertza oso koskaduna, zuri-krema kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, eszentrikoa, luzetarako zuntzexkekin, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Urria, kartilaginosoa, zurixka edo marroi zurbila, usaingabea eta zapore minekoa. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Onphalodes epitetoa, Omphalia motako kapela unbilikatua duelako du.
Normalean ez da jaten.[3]
Oso koskadun orriak eta kapela unbilikatuak bereizten dute beste espezie batzuetatik.[4]
Udazkenean eta neguaren hasieran. Saprofitoa, motzondoetan eta hildako zurean, pinudien lurzoruan.[5]
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Costa Rica, Mexiko, Europa, Groenlandia, Kanariak, Errusia, Australia, Hegoafrika.[6]