Lentinellus ursinus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Auriscalpiaceae |
Generoa | Lentinellus |
Espeziea | Lentinellus ursinus Kühner, 1926 |
Basionimoa | Agaricus ursinus |
Lentinellus ursinus Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zapore minegia eta mikatzegia ditu.
Sinonimoak: Agaricus pelliculosus, Lentinus ursinus, Lentinus pelliculosus, Hemicybe ursina, Pocillaria ursina, Pocillaria pelliculosa, Panellus ursinus, Lentinus anastomosans, Lentinus vulpinus f. ursinus.
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo espatula formakoa, Arre-herdoil kolorekoa edo arre-gorrixka kolorekoa, ertzean argiagoa, lobulatua; belus itxurako tomentu nabarmen batez estalita izaten du gainazala, ertza izan ezik.
Orriak: Zabalak, hasieran zurixkak, gero arrexka kolorekoak, ertzean koskak izaten dituzte.
Hanka: Ez du.
Haragia: Zurbila, usain mina du eta zaporea oso mina.[2]
Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, "lentus" hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna eta larrukara.
Ez da jangarria.
Lentinellus castoreus delakoarekin, hau handiagoa da (4 - 12 cm) eta koniferoetan ateratzen da.
Udazkenean hostozabalen egurretan, batez ere pagoetan. Urria.[3]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]