Lentinus substrictus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Lentinus |
Espeziea | Lentinus substrictus |
Basionimoa | Boletus substrictus |
Lentinus substrictus Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso larrukara da eta ezinda jan.
Sinonimoak: Polyporus ciliatus, Polyporus lepideus, Polyporus substriatus, Polyporus rubripes, Polyporellus lepideus, Polyporellus ciliatus, Polyporus vossii, Polyporus platensis, Leucoporus lepideus, Leucoporus rubripes, Leucoporus brumalis var. vernalis, Leucoporus brumalis var. ciliatus, Polystictus substriatus, Polyporus guarapiensis, Leucoporus vernalis, Polyporus pauperculus, Polyporus brumalis var. vernalis, Polyporus esculentus, Microporus substriatus, Polyporus stipitarius var. pusilla, Leucoporus guarapiensis, Polyporus queletianus, Polyporus substrictus, Polyporus ustalis, Polyporus circulatus, Polyporus coerulescens, Polyporus saitoi, Leucoporus brumalis.
Kapela: Biribildua, 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta azkenik deprimitu samarra erdian. Azal leuna edo belus fin batekin edo ezkata oso txikiekin, estu, eta arre-horixkatik arre-gris-ilunera doan kolorekoa, argiagoa edo ilunagoa. Ertza denbora luzean biribildua eta izurtua.
Tutuak: Txikiak, finak, laburrak, zurixkak, zahartzean krema kolorekoak bihurtzen dira.
Poroak: Begi hutsez ia ikusezinak, biribilak, hasieran zuriak eta ondoren krema kolorekoak.
Hanka: Erdian, berdina, zilindrikoa, arre mate koloreko tantoekin, belusduna, kapelaren antzeko kolorekoa.
Haragia: Zuria, suberosoa, zaila, elastikoa, zapore leunekoa eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Ciliatus epitetoa, ziliatua, irtengunea, irtenguneekin, esan nahi duen "cilium" hitzetik dator. Irtengune txikiz estalita duelako kapelaren ertza.
Ez da jateko modukoa, larrukara delako.[3]
Polyporus brumalis delakoarekin nahas daiteke, hau neguan eta udaberriaren hasieran hazten da, poro handiagoak izaten ditu, erraz ikusten direnak.[4]
Udaberrian, hainbat hostozabalen hildako egurretan hazten da, hala nola: Almus (haltza), Fraxinus (lizarra), Tilia (Ezkia), eta abarretan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Panama, Hawaii, Argentina, Peru, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Japonia, Txina, Kenya, Australia, Papua Ginea Berri.[6]