Leucocoprinus cepistipes

Leucocoprinus cepistipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucocoprinus
Espeziea Leucocoprinus cepistipes
Pat., 1889
BasionimoaAgaricus cepistipes

Leucocoprinus cepistipes Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen.

Sinonimoak: Lepiota cepaestipes, Leucocoprinus cepaestipes.

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zuria, okre antzeko kolorea erdian, kanpai itxurakoa, titi garbiarekin, ertza tolesduna, ildaskatua, mehea. Azal lehorra, xerlo erorkorrez estalia, ukitzean edo igurztean ertzean horitu egiten da.

Orriak: Zuriak, meheak, zabalak, estu, libreak, oinaren inguruan lepokoa osatuz.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko lodierakoa, zuria, barnehutsa, oinarrian borra moduan puztua, flokosoa eraztunetik oinarriraino. Eraztun mehea, estua, iraunkorra.

Haragia: Zuria, mehea, ahula, ez ustelkorra, usain ahula du eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Cepaestipes epitetoa latinetik dator, tipula esan nahi duen "cepae" hitzetik eta zurtoina esan nahi duen "stipes" hitzetik, beraz tipula-zurtoina. Espeziearen erraboildun oinarria aipatuz.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substratu organikoetan hazten diren beste Leucocoprinus txiki batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hainbat aleko taldeetan soropildua hazten da, zerrauts pilatuetan, zerrategietako hondakinetan, baita lorategietan ere.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 358 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 187 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]