Leucocoprinus cretaceus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Leucocoprinus |
Espeziea | Leucocoprinus cretaceus Locq., 1945 |
Basionimoa | Agaricus cretaceus |
Leucocoprinus cretaceus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Leucocoprinus cretatus, Lepiota cretata.
Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran esferikoa, gero ganbila, ondoren zabaldu egiten da; gaztetan, erraz bereiz daitekeen irinezko errezel zuri batez estalia, zahartzean krema-horixka samarrekoak bihurtzen dira, errezelaren azpian, oso nabarmenak ez diren ildaska marjinalekin.
Orriak: Estu eta zuriak hasieran.
Hanka: 12 cm arteko garaierakoa, oinarria erraboilduna, zuria, eraztunaren azpian irintsua, mintzezkoa izan ohi dena, baina batzuetan kapelaren ertzetan geratzen diren hondakinengatik baino ez da ikusten.
Haragia: Zuria, gutxi, usain leunekoa.[2]
Etimologia: Cretaceus epitetoa latinetik dator, klarionarendako kreta, eta karetsu, esan nahi du.
Ez da jangarria.[3]
Espezie honen ezaugarriak dira: irin maluta zuriz estalitako kapela, ertza ia ildaskatu gabea, eta sortakatua hazten dela.
Udan eta udazkenean, leku babestuetan, simaurretan edo egur-hondakin oso degradatuetan, baita berotegi eta lorategietan ere
Mundu osoa.